Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Bulkada berrien garaia da' ekimenak antolaturik

Amaia Arrieta eta Irati Muxikak jasandakoen inguruko lekukotza emango dute

Solasaldia abenduaren 12an izango da Iratin. Ekitaldiaren antolatzaileek adierazi dute "urteotan gazte antolakundeko kideok espainiar eta frantziar Estatuen aldetik jasandako errepresio eta kriminalizazioan begi-puntua jartzera goaz".

595.40.Urte.Gazte.Mugimendua.Solasaldia.ANTOLATZAILEAK (id: 2123519)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Irudia: Bulkada Berrien Garaia Da / 2018ko abenduak 4, asteartea


Arrasateko Bulkada Berrien Garaia Da ekimenak, bere aurkezpenean iragarri bezala, hainbat ekimen antolatu ditu.


Hainbat galdera jarri ditu mahai gainean: "Zenbat aldiz esnatu gaituzte kolpe, oihu eta mehatxuekin? Zuzenean edo zeharka, zenbatek sentitu dugu beldurra barrenean? Nolakoa izan da, eta da, Arrasateko gazteria eta disidentziaren aurkako jazarpen politikoa?".


Zentzu honetan, "gazte memoriaz, atzokoaz eta gaurkoaz" solasaldia egingo da abenduaren 12an, Irati topagunean, arratsaldeko 18:30ean.


Bertan, Amaia Arrieta Gonzalezek eta Irati Muxika Larretak hartuko dute parte, biak ala biak "gazte antolakundeko militate izateagatik espetxeratuak". Ekitaldia gidatzeaz Iraitz Agirre Aranguren arduratuko da.


Ekitaldiaren helburu nagusietako bat izango da "urteotan gazte antolakundeko kideok espainiar eta frantziar Estatuen aldetik jasandako errepresio eta kriminalizazioan begi-puntua jartzera goaz, lehen pertsonan eta pluralean!!!".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE