Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Denboraldiari hasiera ematen ari zaio

Judoa kalera atera du Desoreka klubak

Testua, argazkiak eta bideoa: mondraberri.eus / 2019ko irailak 2, astelehena

 

Desoreka Judo Kluba denboraldiari hasiera ematen ari zaio Biteriko plazako aterpean, 'Gasolinera' deitutakoan. Sustapen jarduera bat da, eta gauza bera egingo du bihar (asteartea) Aretxabaletan.

 

Klubetik azpimarratu dute "jarduera hauek herri eta bailara guztiari zabalduta daudela, jendeak parte hartu eta judoaz gozatu dezan".

 

Ekitaldiaren hasieran kirolari txikienen txanda izan da, eta ekitaldiaren azken partean nagusienak Arrasateko brasilian jiu jitsuko taldekoekin (Coliseum Gymnasioa) entrenatzekoak dira.

 
Desorekaren proposamen hau pedagogian oinarrituta dago eta hezkuntzan graduatutako irakasleek bideratzen dute.
 
Aretxabaletako saioa bihar, asteartea, izango da Ilargi plazan. 17:00etatik 18:00etara haur txikien txanda izango da, eta 18:00etatik 19:00etara Lehen Hezkuntzako haurrena.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE