Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

BILDUNG

Julen Mendizabal Elezkanoren artikulua.

Testua: Julen Mendizabal Elezkano / Irudia: Julen Mendizabalek bidalia / 2019ko maiatzak 14, asteartea

 

Filosofia jorratzen duen aldizkari frantses batean irakurri nuen, Alemaniako Argien mendean Bildung hitza Kultur hitzarekin lehiatu zela, Emmanuel Kant eta Johann Gottfried von Herder aurrez aurre ezarriz. Kant-entzat, Kultur-en defendatzailea, zibilizazioaren prozesua, arrazoiaren garapenaren bidetik egiten da batez ere. Herder-entzat aldiz, bizi izandako iragana, sentimenduak eta tradizio sekularrekin du lotura eta Bildung, sakontasuna duena eta erromantikoentzat kutuna dena, jakintzen trasmisioa kontzientziak uniformizatu gabe egiten du. Wilhem von Humboldt Berlingo unibertsitateko sortzaile eta Euskal Herriaren lagunak teorizatu zuen, eta unibertsitate horretako irakasle famatuena izan zen Georg Wilhelm Friedrich Hegel-entzat, Bildung, norbanakoarengan natura eta kultura hezurmamitzen duen hezkuntz eredu gorena da. Iritziak zalantzan jarriz, norbere burua janzteko ekinaldia da, gogoa, bihotza, norberekotasuna eta nortasuna, samurki bilduz. Bizipen kultural eta esistentzialaren baturak, norbanakoari forma ematen diote, norbanakoari askatasuna emanez. Horrela, norbanakoaren jakintza eta gaitasunaren garapenak, jendartea bera garatzera daramate, ez duelako inoiz unean uneko egoera sozio-politikoa bere horretan onartzen, kritika egiteko aukera du eta azken batean, jendarteari erronka jotzen dio, bere ideal gorenak berriztu eta gaurkotu ditzan. Bildung, herri batek bere nortasuna eraikitzeko duen modua da. Maiatzaren 26an, bozkatu EH Bildung.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE