Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herritar baten kexa

HERRITAR BATEN KEXA

595.Pagoak.Moztuta.1.MIKEL-OLABE (id: 1317288)


TESTUA ETA ARGAZKIAK: MIKEL OLABE / 2017ko apirilak 28, ostirala


Gernika pasealekuan, Monterronetik Gorostizara doan pasealekuan, hiru pago zeuden eserleku eta zakarrontzi batzuen ondoan.


Horietako bi pago bortxaz moztu zituen jende batek, gizalegezko kontzientziarik ez duen jende batek, kasurik onenean. Pago eder bat geratzen zen. Atzo ikusi nuen zakarrontziak kenduta zeudela eta azken zuhaitza moztu zutela.


Zinegotzi batzuei eskatu nien hainbatetan moztutako pagoak landatu zitezela, baina ez zen egin. Ez aurreko legealdietan, ezta oraingoan ere.

 

595.Pagoak.Moztuta.2.MIKEL-OLABE (id: 1360217)

Idatzi honekin egileak salatu nahi ditut, gizalegearen aurkako euren kontzientziagatik, eta Udalari eskatzen dizkiot hiru pagoak berriro landatu ditzala eta zaindu ditzala inork ez apurtzeko. Izadia sustatzea, errespetaraztea.


Jakina da Arrasaten ingurumen-arazo asko daudela, eta agian hau ez da garrantzitsuena, baina argi dago txikian eta gure alorrean errespetatzen ez badugu, gai handietan ez dugula errespetatuko.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE